-
Urkulluk neurri bakar bat ere ez du proposatu eta antzezlan amaigabe batean murgilduta dabil, itxurakeriak eginez
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
Albisteak
Legebiltzarra atez atekoaren aurka agertu arren, sistema horren bizkarrezurra ontzat ematen ari dira alderdiak
May 23 2013
Hainbat herritan lortzen ari diren akordioen oinarrian atez atekoaren printzipioak daudela dio EH Bilduk. Erabakia udalei dagokiela azpimarratu du eta erraustegia eta interes ekonomikoak babesteko asmoz konfrontazioa bilatzea egotzi die gainerako alderdiei.
EH Bilduk garrantzia kendu dio Legebiltzarrak atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka eginiko adierazpenari, eta ebazpen hori onartu duten alderdiei gogorarazi die, ebazpenak ebazpen, "hainbat herritan erdiesten ari diren akordioen bidez, Zumaia kasu, atez ateko sistemaren bizkarrezurra ontzat eman eta urteetan ukatu dutena aitortzen ari direla". Marian Beitialarrangoitiak zehaztu duenez, erraustegiaren alde eta atez atekoaren kontra hain bortizki agertu arren, gainontzeko alderdiek "onartu dute %60tik gorako birziklatze tasa lor daitekeela, birziklapenak derrigorrezkoa izan behar duela eta sistemak pertsonalizatua izan behar duela, ardura indibidualak gauzatu ahal izateko". Horiek dira, azken batean, atez atekoaren funtsezko oinarriak.
Indarkeria matxistari aurre egiteko politika eta konpromiso integralak indartu behar dira
May 23 2013EH Bildutik Laudion hildako Amagoia Elezkanoren senideei gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta horren aurka deitutako kontzentrazioetan parte hartzeko gonbitea egin diogu gizarteari.
Beste behin ere, emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen salatu nahi du EH Bilduk. Laudion izandako hilketa indarkeria horren adierazle bortitzena bada ere, EH Bilduk emakumeen aurkako biolentziak, guztiak, hau da, izaera fisikoa, sexuala edo psikologikotik haratago, ekonomiko eta sozial izaera ere dituztenak salatu nahi izan ditu hau azkena izan dadin.
Joxean Agirre: "Enplazamendua egiten diegu De Guindos eta Adegiri, ez etortzeko, ez probokatzeko eta arduraz jokatzeko"
May 23 2013EH Bilduk ekitaldia egin du Donostian Espainiako haziendaren delegaritzaren aurrean, hilaren 30ean grebara ateratzeko deia eginez. Joxean Agirrek eta Ainhoa Beolak hartu dute parte ekitaldian.
Joxean Agirre: "Enplazamendua egiten diegu De Guindos eta Adegiri, ez etortzeko, ez probokatzeko eta arduraz jokatzeko"
Amaiurrek ingurumen ministroaren agerraldia eskatu du Esako urtegiaren egoera azaldu dezan
May 23 2013
Emergentzia lanen proiektuaren txostena eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko txosten teknikoak ere eskatu ditu koalizioak.
Urtegia "arriskuan" dagoela eta Zangozako herria ebakuatzeko aholkua emanez Antonio Casas Zaragozako Unibertsitateko irakasleak egin dituen adierazpenen ostean, Espainiako ingurumen ministroaren urgentziazko agerraldia eskatu du Amaiurrek.
More Articles...
- EAJk muzin egin dio lan erreformari aurre egiteko EH Bilduk egin dion eskaintzari
- Urkulluk neurri bakar bat ere ez du proposatu eta antzezlan amaigabe batean murgilduta dabil, itxurakeriak eginez
- Araban ere arrazoi ugari ditugu maiatzaren 30ean Greba Orokorrarekin bat egiteko
- Amaiurrek industria ministroaren agerraldia eskatu du Garoña zabalik jarraitzeko Nuclenorren eskariaz azalpenak eman ditzan














