- Sarrera
- Albisteak
- Irtenbidea
- Aldaketa euria
-
Hauteskundeak
-
EAEko Parlamentua 2012
- Hauteskunde Programa
- Taldea
-
EAEko Parlamentua 2012
-
Egutegia

Egoerari buelta emateko 6 neurri
Aurkezpena
Pentsio sistema publiko eta propioaren alde elkarlanean aritzera deitu ditu EHBilduk eragile politiko, sindikal eta sozialak
Jun 18 2013- Details
Jokoaren arauak alemanez idatzita zeuden eta Europako Banku Zentralak eta Angela Merkelek idatzi zituzten. Ustezko "adituen" batzorde horretan zeuden ordezkari gehienak banketxe eta aseguru etxeen patronalei lotutakoak ziren. Beraz, ez da harritzekoa kaleratu zuten txostenaren ildoa. Hau da, pentsioak murrizteko proposamena eta esparru "goxo" hori pentsio pribatuei zabaltzeko proposamena egin izana. Gogora dezagun, 1993an antzerako irizpide eta kalkuluak erabiliz 2010erako pentsio sistema publikoaren porrota aurre ikusi zutela oraingoak bezalako beste "aditu" batzuek.
Justizia soziala eta aberastasunaren banaketa helburu hartuta zerga erreforman sakontzeko EHBilduren proposamena
Jun 05 2013- Details
Urte hauetan era guztietako eraso, murrizketa eta inposaketa jaso dugu. Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen zaio, neurri eta politika propioak egiteko ahalmena, herri bezala egoerari aurre egiteko aukera. Ondorioz, gurea ez den aginte baten menpean kokatzen da gure etorkizuna, herri bezala gure borondatea bahitzen den bitartean. Horretan datza benetako arazoa.
Valoración de Oskar Matute de la Huelga General
May 30 2013- Details
Oskar Matute ha sido entrevistado en Info7 irratia sobre la Huelga General.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
EH Bilduk hilaren 30eko Greba Orokorrarekin bat egitera deitzen du, Gamazadako ideia eta izaera herritar eta bateratuaren aldarri gisa
May 24 2013- Details
EH Bildun uste dugu bestelako politika ekonomiko eta soziala garatzea guztiz posiblea dela. Rajoyren eta Barcinaren gobernuak tematuta daude bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial larria istripu meteorologiko huts bat dela sinestaraztean, eta egoera horren aurrean dagoen jokaera bakarra eurena dela baieztatzen dute irmoki. Modu horretan, krisiaren karga klase langilearengan eta herritar xumeen bizkarrean utziz.
Hori gezurra da! Krisia ez da besterik gabe etorri. Diru eta baliabide publikoak modu lotsagabean erabiliz aberastu direnek eragin dute krisia, herritarrentzat inolako zerbitzu eta balio erantsirik ekarri ez duten negozioetan milioika euro irabazi dituzten horiek. Egun ez genuke halako krisi latzik pairatuko Gobernu eta enpresa korporazio handiek baliabide eta inbertsioak zementura eta finantza espekulaziora bideratu ez balituzte, eta horren ordez, enplegua bematzera eta herritarren bizi kalitatea hobetzera zuzendutako jarduera ekonomikoa bultzatu izan balute. Ez da egia krisia gure ahalmenen gainetik bizitzetik etorri denik. Eurak, eurak bakarrik, bizi izan dira maharaja moduan, gainontzeko guztion lanaren eta zergen kontura.
More Articles...
- Joxean Agirre: "Enplazamendua egiten diegu De Guindos eta Adegiri, ez etortzeko, ez probokatzeko eta arduraz jokatzeko"
- Araban ere arrazoi ugari ditugu maiatzaren 30ean Greba Orokorrarekin bat egiteko
- EH Bilduk modu aktiboan parte hartuko du Greba Orokor egunean
- Maiatzaren 30ean kalera ateratzeko 100.000 arrazoi baino gehiago ditugula Bizkaian esan du Oskar Matutek
- Bizkaiko EHBilduk etxegabetzeei aurre egiteko eragile sozialekin elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu du
- EH Bilduk bat egiten du larunbatean Iruñean eta Bilbon borrokan dauden enpresetako batzordeek deitu dituzten mobilizazioekin





